Tesis doctoral de Joseba Koldobika Arbaiza Alvarez
Azterketa konparatiboek aukera ematen dute testuinguru ezberdinetan faktore sistemikoen (marko jurídico-administratiboa) eta gizarte practicaren arteko interakzioa aztertzeko, dinamika sozial eta espazialen funtzinamendua hobeto ulertzea ahalbidetuz. Lurralde eskala ezberdinetan kasu enpirikoakgaratu eta aztertzen dituzten azterketa konparatiboetan oinarritutako ikerketak konplexuak izaten dira, egiturazko testuinguruetan eta gizarte sistema ezberdinetan uztartzen dituzten esperientziak erlazionatzen eta konparatzen dituztelako. azterketak arreta jartzen du dagozkien eskaletan (tokiko, eskualdekoa eta erkidego autonomoa) lurralde intzidentzia duten plan ezberdinen tramitazio prozesuen operario-mailan. Maila honen barruan, hainbat arlo sakontzen dira, besteak beste, eragileek parte hartzeko erabiltzen dituzten era ezberdinak, aipaturiko prozesuen barruan boterea erabiltzeko dituzten gaitasun ezberdinak, egiturazko testiunguruarekin duten harremana, eta planifikazioen tramitazioaren eta langintzaren hasieratik horien behin betiko onarpeneraino ematen diren lurralde ondorioak. gizarte eragileek eskala ezberdinetan jarduten dute batetik, gizarte sistemak mugatuta eta ahalbidetuta, eta bestetik, ekintza- eta botere-gaitasun ezberdinak mantenduz. Boteretzat hartzen da eskala ezberdinetan egituratuta dauden eragileen praktika social jakinen emaitza. Gizarte praktika horiek botere harreman partikularrak sorteen dituzte, eta horiek erakuste komeni da azterketaren kasu enpirikoetan emandako emaitza sozio-espazialak ulertu ahal izateko. hau da, gizarte prozesuak eta espazialak multi-eskalarrak dira, lan hau garatzeko aukeraturiko kasu azterketetan frogatu daitekenez (denak euskal herrian lokalizatuta): tokiko garapen prozesua landa inguruan (tolosaldea gipuzkoa- eskualdeko lau derritan), eskualde mailako lurraldearen antolamendu plana (devagoiena) eta euskal autonomia erkidegoaren mailako sektore lurralde plana (enrgia eolikoarena). Eskalako hiru maila hauek lurralde eragina duten planen garapenaren oinarrizko eremuekin bat datoz.
Datos académicos de la tesis doctoral «Parte-hartzea eta eragin ahalmen sozio-espaziala lurralde-planifikazioan: eskalen arteko konparaketa euskal autonomia erkidegoan«
- Título de la tesis: Parte-hartzea eta eragin ahalmen sozio-espaziala lurralde-planifikazioan: eskalen arteko konparaketa euskal autonomia erkidegoan
- Autor: Joseba Koldobika Arbaiza Alvarez
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 14/06/2010
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Eugenio Ruiz Urrestarazu
- Tribunal
- Presidente del tribunal: joan Romero gonzalez
- Luis Santos ganges (vocal)
- luz marina Garcia herrera (vocal)
- gema Florido trujillo (vocal)