Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean

Tesis doctoral de Iker Iraola Arretxe

Doktorego tesi honen aztergaia euskal nazionalismoa da; zehazki, nazionalismo horrek immigrazio fluxu zehatz baten aurrean ¿batik bat 2000tik aurrera hego euskal herrira iritsitakoa¿ garatzen duen diskurtsoa. Tesiaren kokapen teoriko gisa, lehen atalean, nazionalismoaren eta immigrazioaren arteko hartu-emanak aztertzen dira; eta, horren ostean, euskal nazionalismoak immigrazioaz izandako ikuspegian gertatutako bilakaera da aztergai: immigrazioaren aurkako hasierako jarreratik etorkinen integrazioa bilatu arte. Kokapen teorikoaren bigarren atalean, bestetik, arreta immigrazioarengan jartzen da. Lehenik, immigrazioaren ikerkuntzan nagusi diren ereduak berrikusten dira eta, ondoren, hego euskal herrira iritsitako migrazio fluxuak laburbiltzen dira. Metodología kualitatiboan oin hartuz, tesi honetan abertzaleek gai horri buruz eraikitzen duten diskurtsoan sakontzen da, eta bertan nagusi diren gaiak identifikatzen dira. Lan honetatik eratortzen den ondorio nagusia da euskal nazionalismoak immigrazioaren irakurketa politikoa hobesten duela, eta, nazioaren definizio itxien gainetik, immigrazio berria bere nazio egitasmora erakartzeko helburua duela, bide horretan hainbat arazo mahaigaineratzen den arren.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean«

  • Título de la tesis:  Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean
  • Autor:  Iker Iraola Arretxe
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  01/02/2013

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Julián Angel Zabalo Bilbao
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: jokin Apalategi begiristain
    • eduardo Javier Ruiz vieytez (vocal)
    • amelia Barquín lópez (vocal)
    • jon joseba Leonardo aurteneche (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio