Tesis doctoral de Argiñe Muruamendiaraz Lete
Saiakuntzek iraundako urteetan zehar arabako errioxan aztertutako mahasti helduetanere, gainontzeko herrialde mahastizainetan bezala, eutipiosi eta ardagaiaren intzidentzienigoera erregistratu zen. Aztertutako mahastietan eutipiosiak indar handiagoz erasan zituenmahatsondoak ardagaiak baino. Bi epidemien inguruko datu errealak ezagutzeko, hainbaturtetan zeharreko jarraipena beharrezkoa dela ikusi zen, hosto sintomen adierazpenak urtetikurtera fluktuazioak jasan baitzituen (nabarmenagoak ardagaian). Gorabehera hauek, ureskuragarritasunarekin erlazionaturik egon daitezkeela aurkitu zen eta maiz zail egiten dabereiztea hosto-sintomak zuzenean onddoen mikotoxinen eraginez edo zurarenkolonizazioaren ondorioz eragindako arazo fisiologikoengatik sortzen diren. Bi gaitz hauenbarreiamendu posibleena mahastien barne zein kanpoko iturrietatik iritsitako esporak direlaondorioztatu zen infektatutako landareen banaketa espazio-tenporala aztertu zenean.Bestalde, black dead arm bezala ezagutzen den gaitzaren sintomen jarraipen zehatza burutuostean, hosto-sintomak ardagaiaren fase goiztiarraren parte direla frogatu zen.Infektatutako landareen epe-luzerako jarraipena hosto-sintomen azterketa bidezegitea beste modurik ez da ezagutzen. Ginbaletarekin egindako frogen ondoren, diagnosirakotresna egokia ez dela ikusi baitzen. Hosto-sintomek ordea ez dute onddo kolonizatzailedesberdinen presentziari buruzko informaziorik ematen , ez baitzen inolako loturarik aurkituhosto-sintoma zein barneko lesio moten artean. Bai ordea, hosto-sintomen larritasun maila etakaltetutako zur-ehunaren hedaduraren artean. Kalte hauek eragiten, kolonizazio estrategiadesberdinak jarraitzen zituzten onddo-komunitatea aurkitu zen. Lagin hauetan eutypa lataisolamendu portzentajea espero baino baxuagoa izan arren, espezie honen presentziaespainiako beste eskualde mahastizainetan baino altuagoa izan zen. Gainera fase sexualarenfruitu gorputzak aurkitu zirenez, arabako errioxan bizi-ziklo osoa betetzeko gai dela frogatuzen, bere presentzia eta patogenesian betetzen duen rolaren inguruko zalantzak argituz. Ez zenordea, e. Lata askosporen hegaldien dinamika zehazterik lortu. Bai ordea, d. Seriata konidoena(proportzio handienaz atzeman zen espeziea). Tranpen bidez, espezie honen aireko-esporakopuru handiena neguan atzeman zen saiakuntzak iraundako bi urteetan. Garai hau bat etorrizen inausketa zauriek e. Lata infekzioekiko sentikortasun altuena erakusten zuen garaiarekin.Beraz, infekzioak saihesteko inausketak udaberrira atzeratu eta eguraldi lehorrarekin egitegomendatu beharko litzateke (nahiz eta hezetasun baldintzen aurrean emaitza kontrajarriakeskuratu).Negutegian urtebeteko landaretan egindako inokulazioetan e. Lata isolatu desberdinakaste gutxiren buruan eutipiosiaren hosto sintomak eragiteko gai zirela frogatu zen. Metodohau gainera, isolatu desberdinen agresibitatea neurtzeko egokia zela ikusi zen. D. Seriataisolatuek berriz ez zituzten inolako hosto-sintomarik eragin. Espezieen barneko aniztasunaaltuagoa izan zen e. Lata isolatuen artean d. Seriata isolatuen artean baino, sexualki ugaltzenden espezie bati dagokion moduan.Ardagai eta eutipiosian parte hartzen duten espezieen gaineko kontrolesperimentuetan,laborategiko zein soroko emaitzak desberdintasun nabarmenak erakutsizituzten. Laborategian triazol eta benzimidazolen familiako espezieek toxikotasun altuaerakutsi zuten arren, soroan ez ziren gai izan zauriak modu eraginkorrean babesteko.Aihenetan buruturiko e. Lata inokulazio artifizialak hidroxikinolinadun tratamenduekinkontrolatzea lortu zen baina epe luzeragoko esperimentuan tratamendu batek ere ez zuenbabes maila egokirik erakutsi.
Datos académicos de la tesis doctoral «Onddoek sortutako mahatsondoaren enbor-gaitzak arabako errioxan«
- Título de la tesis: Onddoek sortutako mahatsondoaren enbor-gaitzak arabako errioxan
- Autor: Argiñe Muruamendiaraz Lete
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 18/07/2013
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Francisco Legorburu Faus
- Tribunal
- Presidente del tribunal: miren Onaindia olalde
- jordi Luque font (vocal)
- josep Armengol fortí (vocal)
- Luis gonzaga Santesteban García (vocal)