Null arguments and linguistic variation: a minimalist analysis of pro-drop

Tesis doctoral de Maia Duguine Haristoy

Tesi honen helburu nagusia enpirikoki eta kontzeptualki koherentea den argumentu isilen analisi bat garatzea da, espresio isil hauen baimentze baldintzak eta haien ezaugarri morfosintaktiko, semantiko eta fonologikoak azalduko dituena. Proposatutako hipotesiaren arabera, argumentu isilak elipsi operazio bat jasaten duten dsak dira. Analisi honen berritasuna hedaduran datza: ds-elipsi analisiak pro-drop hizkuntza guztietarako balio duela argudiatzen dut, bai komunztadura morfología dutenetarako, bai komunztadurarik gabekoetarako. Horrela, onartu ohi denaren aurka, komunztadura ez da argumentu isilak formalki baimentzen dituena. Subjektu isil eta gauzatuen azterketa xehe batek hauen tipología berri bat azalerazten du. Tipología honetan, argumentu isilek eta subjektu lexikoek ez dute distribuzio bera, eta subjektu lexikoak eta erreferentzialki dependenteak diren pro gisako subjektu isilak ez dira banaketa osagarrian. Dsen elipsia hiru baldintzaren mende da. Lehen baldintza sintaktikoa da: soilik egiturazko kasua jaso duten dsak isildu daitezke. Ikerketak egiturazko kasuaren teoria berrikustera eramaten nau, hau alderantzizko kasuaren iragazkian oinarritu behar dela ondorioztatuz.Proposatzen dudan bigarrena baldintza morfologikoa da, eta kasu-ezarlearen eta dsaren ¿-tasunek balore berak eduki ditzaten eskatzen du. Alemanaren gisako hizkuntzetan aditz jokatuko ¿-tasunak morfologían txirotzen direla aintzat hartuz, hizkuntza hauetan subjektu isilen baimentze eza azaltzen dugu. Azkenik, hirugarren baldintza semantikoa da: elipsia paralelismo baldintza baten mende da, eta horrek argumentu isilen interpretazioa eta banaketa sintaktikoaren hainbat paradigma azaltzen ditu. Tesiak euskararen datuak aztertzen ditu, bai eta beste hizkuntza batzutakoak, hala nola gaztelania, japoniera, kitxua eta txamorro.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Null arguments and linguistic variation: a minimalist analysis of pro-drop«

  • Título de la tesis:  Null arguments and linguistic variation: a minimalist analysis of pro-drop
  • Autor:  Maia Duguine Haristoy
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  31/07/2013

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Ricardo. Etxepare Iginitz
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: alain Rouveret —
    • cedric Boeckx — (vocal)
    • jairo Morais nunes (vocal)
    • olga Fernández soriano (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio