Tesis doctoral de Iker Zudaire Balerdi
Aurkeztutako doktoradutza tesiak indiako ozeanoko atun hegahoriaren (thunnusalbacares) ugal ekología modu integral batetan aztertzea du helburu. Lehenik eta behin,atun hegahoriaren ugal estrategia ikertu da. Atun hegahoriak ugalkortasun mugagabeaerakutsi du, obozitoen garapena asinkronikoa izanik eta errutea partziala. Bigarrenik,atun hegahoriaren ugalkortasun pontentzialean garrantzitsuak diren zenbait ugalezaugarri aztertu dira: ugalkortasuna, lehen erruta tamaina, ugal urtarokotasuna etaarrain emeen kondizioa. Atun hegahori emeen populazioaren %50a heltzeko tamaina(l50) 75 cm-tan balioztatu da, errute sasoi garrantzitsuena azaroa eta otsaila bitarteanaurkituz. Errute txanda bakoitzean ekoiztutako obozitioen batazbetekoa 3.1 milioitanestimatu da 79-147 cm luzerako atun hegahori emeetan, eta errute txanda erlatiboarenbatazbestekoa aldiz 74.4 obozito eme gramo bakoitzeko. Hirugarren helburua, hegahoriemeek ugalketarako beharrezkoak dituzten lipidoen metatze eta mugikortasun estrategiaaztertzea da, non ugalkortasunean izan ditzazketen ondorioak aztertu diren. Hegahoriemeek, ugalketa zikloan zehar energia gutxi metatzeko estrategia erakutsi dute. Emeenugalketa prozesuaren kostuen betetzea elikaduratik jasotako aldibereko energiaetorreraren menpe dagoela dirudi, nahiz eta gibelak ugalketan zehar energia metatzekoeta transferitzeko rola erakutsi. Honek, atun hegahoria ¿income-capital breeder¿-aizateko hautagai aproposa bilakatzen du. Laugarren helburua, hegahoriaren ekologíatrofikoa ugalketarekin duen erlazioa aztertzea da, urdailetako edukia eta ehundesberdinetako isotopo egonkorren analisien bitartez. Atun hegahoria intentsibokielikatzen da ugalketa prozesuan, cubiceps pauciradiatus arrai espeziea izanikharrapakin nagusia eta emeek ugal estrategia indiako ozeano mendebaldeko monzoisasoiek eragindako produktibitate pratoietara moldatu dutela dirudi.
Datos académicos de la tesis doctoral «Reproductive ecology of the yellowfin tuna (thunnus albacares) in the western indian ocean«
- Título de la tesis: Reproductive ecology of the yellowfin tuna (thunnus albacares) in the western indian ocean
- Autor: Iker Zudaire Balerdi
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 12/09/2014
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Hilario Murua Auricenea
- Tribunal
- Presidente del tribunal: manuel Soto lopez
- c.tara Marshall — (vocal)
- rosario Dominguez petit (vocal)
- Antonio Medina guerrero (vocal)