Lgmd2a gerrietako muskulu-distrofiaren adierazpen-analisiaren aplikazioa gaixotasunaren diagnostikoan, eta sagu-ereduan eta giza eredu zelularretan oinarritutako karakterizazio fisiopatologikoan

Tesis doctoral de Oihane Jaka Irizar

2a motako gerrietako muskulu-distrofia (lgmd2a) capn3 geneko mutazioen ondorio den gaixotasun autosomiko azpirakorra da. Capn3 geneak muskulu eskeletikoan adierazten den kalpaina 3 proteina multifuntzionala kodetzen du. Funtzio anitz horiek, baina, ez dira oraindik ondo ezagutzen, eta, ondorioz, gaixotasunaren mekanismo patogenikoak ez daude argi. Ikerlan honetan lgmd2a gaixotasunaren adierazpen-analisia egin da, eta ikerketa hiru atal nagusitan banatu da. Batetik, lgmd2a gaixoen mrna-n oinarritutako diagnostikoa aplikatu da, eta guztiz argitu gabeko kasuetan mlpa erabili da berrordenatze posibleak identifikatzeko. Teknika horri esker 4 delezio ezberdin identifikatu dira, tartean capn3 gene osoaren delezio bat. Bestetik, gaixotasunaren sagu-eredua den c3ko (calpain 3 knock-out) saguaren profil transkriptomikoa aztertu da microarray-ak erabiliz, eta bi muskulu mota zein sagu gazte eta helduak euren artean konparatu dira. Analisi horiei esker, ky eta park2 proteinek c3ko saguen prozesu distrofikoan parte har dezaketela zehaztu da. Azkenik, lgmd2a gaixoen muskulu-biopsiak eta eredu zelularrak erabiliz, cd9, melusina eta frzb proteinen eta horiek kodetzen dituzten geneen derregulazioak identifikatu dira, besteak beste, eta, horri esker, gaixotasunean inplikatuta egon litezkeen bidezidorren ikerketan sakondu da.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Lgmd2a gerrietako muskulu-distrofiaren adierazpen-analisiaren aplikazioa gaixotasunaren diagnostikoan, eta sagu-ereduan eta giza eredu zelularretan oinarritutako karakterizazio fisiopatologikoan«

  • Título de la tesis:  Lgmd2a gerrietako muskulu-distrofiaren adierazpen-analisiaren aplikazioa gaixotasunaren diagnostikoan, eta sagu-ereduan eta giza eredu zelularretan oinarritutako karakterizazio fisiopatologikoan
  • Autor:  Oihane Jaka Irizar
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  21/03/2014

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Amets Saenz Peña
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: ana Zubiaga elorrieta
    • ainhoa Alzualde zuloaga (vocal)
    • jon Irazusta astiazaran (vocal)
    • isabel Illa sendra (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio