Tesis doctoral de Miren Manias Muñoz
Izenburuak dioen bezala, euskarazko zinemaren gaineko gogoeta egitea du helburu tesi-ikerketa honek; zehazki, fikziozko film luzeen oinarri ekonomikoak aztertzea. Horretarako, oinarri zientifiko bila, marko teorikoa osatu da kultura-industrien gaineko teoria eta zinemaren esparruan sakonduta. Hala, markatutako hipotesi, helburu eta metodologíari jarraiki, gaiaren gaineko analisia burutu da. Analisia, ordea, bi zatitan banatu da; batetik, testuinguruaren azterketa, eta, bestetik, hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa egin dira. Lehenengoan, europa, espainia eta eaeko zinemaren markoa eta egoera ezagutu dira, izan ere, euskarazko zinemaren jarduera hiru botere administratibo horiek erregulatzen dute. Bigarrenean, berriz, ezagutu nahi izan dira euskarazko fikziozko film luzeen produkzio baldintza eta finantziazio ereduak. Horrekin guztiarekin ekarri dugu euskarazko zinemaren egungo argazki ekonomikoa, ulertzeko azken urteetan hizkuntza horretan egindako produkzioaren gorakadaren zergatia; eta, horrez gainera, ezarri ditugu aurrera begirako lan-esparruak eta horretarako beharrezko baldintzak.
Datos académicos de la tesis doctoral «Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa«
- Título de la tesis: Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa
- Autor: Miren Manias Muñoz
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 26/06/2015
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Ramón Zallo Elguezabal
- Tribunal
- Presidente del tribunal: margarita Ledo andión
- aitor Zuberrogoitia espilla (vocal)
- José vicente Idoyaga arróspide (vocal)
- nerea Etxeberria arruti (vocal)