Proliferazio-seinaleen mekanismoak proteomikaren bidez argituz: e2f aktibitatearen modulatzaileen identifikazioa eta il-2ak erregulatutako fosfoproteomaren analisia. unraveling proliferative signaling

Tesis doctoral de Nerea Osinalde Moraleja

Tesi-lan honen helburua proliferazio-seinaleen mekanismoak hurbilketa proteomikoak erabiliz argitzea izan da. Horretarako bi atal nagusitan banatu da lana. Lehen atalean, zelula-zikloaren garapenean berebiziko garrantzia duen e2f2 transkripzio-faktorearen aktibitatea nola modulatzen den hobeto ulertzeko asmoz, honekin lotzen diren proteinak identifikatu ditugu masa-espektrometriaz. Guztien artean aly deituriko proteina iruditu zitzaigun interesgarriena eta ondorioz e2f2 eta alyren arteko elkarrekintza aztertu dugu sakonean. Bi proteina hauek elkarrekin lotzen direla frogatzeaz gain, elkarrekintzan zein domeinuk parte hartzen duten finkatu dugu. Horrez gain, elkarrekintza funtzionala dela frogatu dugu luziferasa zein cdna mikroarrai analisi bidez. Hain zuzen ere, alyk e2f2k bere itu-geneen transkripzioa erregulatzeko duen ahalmena inhibitzen duela deskribatu da lehen aldiz tesi-lan honetan. Tesiaren bigarren atalean aldiz, t linfozitoen proliferazioa bultzatzen duen il-2ak aktibatzen dituen bidezidorrak aztertu ditugu masa-espektrometrian oinarritutako fosfoproteomika kuantitatibo bidez. Jada ezagunak ziren molekulez gain, analisi honek il-2ren bidezidorrean parte hartzen duten molekula berriak identifikatu ditu. Horrez gain, il-2rekin estimulatutako zelulen fosfopeptido analisiak, fosforilatutako aminoazido berri ugari identifikatu ditu.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Proliferazio-seinaleen mekanismoak proteomikaren bidez argituz: e2f aktibitatearen modulatzaileen identifikazioa eta il-2ak erregulatutako fosfoproteomaren analisia. unraveling proliferative signaling«

  • Título de la tesis:  Proliferazio-seinaleen mekanismoak proteomikaren bidez argituz: e2f aktibitatearen modulatzaileen identifikazioa eta il-2ak erregulatutako fosfoproteomaren analisia. unraveling proliferative signaling
  • Autor:  Nerea Osinalde Moraleja
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  28/02/2012

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Jesús M. Arizmendi Bastarrika
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: José Luis Nieva escadón
    • Rafael Aldabe arregui (vocal)
    • irina Kratchmarova — (vocal)
    • felix Elortza basterrika (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio