Sistemas interactivos inteligentes de ayuda al aprendizaje de destrezas físicas

Tesis doctoral de Aitor Aguirre Ortuzar

Errealitate birtualean oinarritutako sistemen eta adimen artifizialaren arteko elkarlana garrantzi handikoa da hezkuntzaren arlo askotan. Konbinazio honetan oinarritutako sistemak ikasketarako laguntza sistema interaktibo adimentsuak (ilsia) bezala ezagutzen dira eta hezkuntzarako funtzionalitate gama zabal bat eskaintzen dute. Halaber, zaila da abilezia fisikoen entrenamenduan asistentzia eskaintzen duten ilsiak aurkitzea. tesi proiektu honetan ulises frameworkean oinarritutako ilsia-ekin abilezia fisikoak ebaluatzeko ikuspuntu berri bat proposatzen da. Ulises frameworkak, sistema interaktiboen eta ikasketarako laguntza sistemen arteko integrazioa ahalbidetzen du, hain zuzen ere. Era berean, path izeneko autore-tresna ere aurkezten da lan honetan. Honen helburua ulises frameworkarentzako beharrezkoak diren ezagutza ereduen sorkuntza prozesuaren kostua minimizatzea da. alde batetik, egindako lanaren ardatzetako bat ulises frameworkak ziurgabetasun tenporalari eta intentzionalitateari aurre egiteko algoritmo eta ereduak garatzea izan da. Bi ezaugarri hauek ikasleak mugimenduak ikasten ari denean sortzen dira, eta beraz ezinbestekoa da ulises frameworka hauek kudeatzeko gai izatea. Era berean, aipatutako eredu eta algoritmo horiek ulises frameworkaren behatze, interpretazio eta diagnostiko maila eta azpisistemekin integratzeko lana ere aurkezten da. bestalde, ulisesen oinarritutako ilsiak sortzeko beharrezkoa den ezagutza eskuraketarako metodología bat ere gehitu da. Gainera, garatutako autore-tresnak metodología honen aplikazio eta ikasketa erraztea du helburu. tenisaren domeinuan abilezia fisikoak ebaluatzeko atzemate sistema batez osatutako ilsia bat garatu da, eta lan honen baliotasuna frogatzeko esperimentu bat aurrera eraman da. Path autore-tresnari dagokionez, hiru domeinu desberdinetako hiru ilsiaren ariketa sorkuntzan balioztatu da. Gainera, pathekin esperimentu osagarriak egin dira, ulises frameworkean oinarritutako ilsiaentzako ariketak sortzeko tresna baliogarria dela frogatuz.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Sistemas interactivos inteligentes de ayuda al aprendizaje de destrezas físicas«

  • Título de la tesis:  Sistemas interactivos inteligentes de ayuda al aprendizaje de destrezas físicas
  • Autor:  Aitor Aguirre Ortuzar
  • Universidad:  Navarra
  • Fecha de lectura de la tesis:  19/12/2013

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Luis María no Matey Muñoz
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: alejandro Garcia alonso montoya
    • alfonso Brazalez guerra (vocal)
    • Jorge Juan Gil nobajas (vocal)
    • begoña Ferrero martin (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio