Ingelesa irakats-hizkuntza testuinguru eleaniztuneko unibertsitatean

Tesis doctoral de Beñat Muguruza Aseguinolaza

Euskal herriko unibertsitatean (upv/ehu) kokatzen da ikerketa hau. Ingelesez ematen den ikasgai bat du aztergai, non ikasleek euskara nahiz gaztelania ere erabil ditzaketen. Hainbat helburu ditu tesiak: ingelesez ikasita ikasleak zer moduz moldatzen diren ikustea, ingeles-mailan hobekuntzarik egon den, hiru hizkuntzen (ingelesa, euskara eta gaztelania) erabilera nolakoa izan den, hizkuntza horien erabilerarekiko jarrerak, eta multimodalitateak atzerriko hizkuntza baten bidez ikasterakoan duen eragina ikustea. Ikerketa-tresna errepertorio zabala erabiliz aztertu ditugu aldagai ezberdinak, hala nola, ikasgelako behaketa, talde-eztabaidak, ingeles mailaketa-proba, moodle-eko forumak, egunerokoak eta hizkuntza-biografiak. Emaitzek erakusten dute ikasleek arazoak izan ditzaketela ingelesezko eskolak jarraitzeko, baina zailtasun horiek apaldu egiten direla asteek aurrera egin ahala. Gainera, badirudi ikasleen ingeles-mailak gora egiten duela. Hizkuntzen erabilerari dagokionez, irakasleak ingelesa erabili du ia beti, eta ikasleek euskara eta gaztelania, azken hau nagusi izan delarik. Hizkuntza gutxituaren erabilerarekiko jarrerak oro har positiboak izan dira ikasleen artean. Azkenik, multimodalitateak edo informazioa iturri ezberdinen bidez jasotzeak lagundu egin die ikasleei, erabilitako materiala (bideoen kasuan, batez ere) euren mailara doitzen zenean. Orokorrean ahalegin handiagoa egin behar izan dute ikasleek, eta hainbatek aipatu dute eduki gehiago ikasiko zuketela ikasgaia euren ama-hizkuntzan izan balitz baina, aldi berean, asebeteta ageri dira esperientziarekin, eta gehienek arrakastaz gainditu zuten ikastaroa.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Ingelesa irakats-hizkuntza testuinguru eleaniztuneko unibertsitatean«

  • Título de la tesis:  Ingelesa irakats-hizkuntza testuinguru eleaniztuneko unibertsitatean
  • Autor:  Beñat Muguruza Aseguinolaza
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  19/11/2014

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Durk Gorter
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: felix Etxeberria balerdi
    • luk Van mensel (vocal)
    • julia Barnes mason (vocal)
    • elin haf Gruffydd jones (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio