Tesis doctoral de Artizar Erauskin Tolosa
Erosketa eta kontratazio publiko berdeak (ekpb) irizpide ekonomikoaz gain erosketa eta kontratazio publikoaren prozesuan ingurumen irizpideak barneratzen ditu. Doktorego tesi honen azken xedea, garapen iraunkorraren baitan, gipuzkoako tokiko administrazioek ekpbari loturiko ekimenak zein neurritan aplikatzen dituzten sakonki aztertzea da. Beraz, ikerlan honen helburuak dira, gipuzkoako errealitate hurbilenean erosketa eta kontratazio arduradunek ikuspegi ekonomikoa lehenetsiko dutela eta ingurumen irizpideen eskakizunen ezarpena astiro joango den prozesua izango dela dioen hipotesi orokorra eta ondorengo hipotesi zehatzagoak egiaztatu edo, aldiz, zalantzan jartzea: a) ekpbak, ingurumen eragin kaltegarriak murrizteko eta baliabide naturalak eta ekonomikoak modu eraginkorrago batean erabiltzeko aukera ematen du, b) gipuzkoako tokiko administrazioak eredugarriak dira, lehentasun estrategikoa ematen diote erosketa eta kontratazioari eta ingurumen irizpidea barneratzeko protokoloak garatuak dituzte, c) ekpbak, tokiko administrazioen garapen instituzionalaren mugarekin topo egiten du eta, d) ekpbaren garapean tokiko administrazioek gainerako eragile sozial eta ekonomikoen parte hartzea bideratzeko moduan, langileen prestakuntzari zein epe luzeko estrategiei ematen dien garrantzia giltzarri dira. Metodologíari dagokionez, alde batetik, orokorrean garapen iraunkorra, hazkundearen ekonomia eta garapenaren ekonomiari eta zehatzago ekpbari buruz eskuragarri dagoen literatura zientifikoaren berrikuspenean oinarritu da. Bestetik, administrazio publikoek buruturiko gastuek herrialde edo erregio bateko ekonomian duen eragina aztertzeko administrazio publikoa eta input-output taulak erlazionatu dira. Aurrekoaz gain, gipuzkoako ingurumen jardueren garrantzi ekonomikoa neurtzeko modu bat proposatu da eta aldagai anitzeko teknika estatistiko batean oinarriturik gipuzkoar udalerrien iraunkortasun maila ebaluatu da. Amaitzeko, gipuzkoako tokiko erakundetara igorritako inkesta eta kasu metodología bidez lortutako datuekin osatu den amia analisiaren bidez osatu da ikerlana.
Datos académicos de la tesis doctoral «Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak. gipuzkoa herrialdeko kasurako aplikazioa«
- Título de la tesis: Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak. gipuzkoa herrialdeko kasurako aplikazioa
- Autor: Artizar Erauskin Tolosa
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 10/01/2014
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Elena María Martinez Tola
- Tribunal
- Presidente del tribunal: baleren Bakaikoa azurmendi
- rosario Asian chaves (vocal)
- aitziber Mugarra elorriaga (vocal)
- urko Lopez odriozola (vocal)