Adimen gaitasun handiko haurren garapen afektiboa

Tesis doctoral de María Izaskun Etxebarria Aizpuru

Adimen gaitasun handiko haurren artean, arlo afektiboa, emozionala eta soziala, aztertzea du xede doktore tesi honek. Arlo afektiboko ezaugarriak haurrengan nola adierazten diren aztertu eta ulertu dira. Ikerketa honen partaide izan diren haurrek, zortzi urte dutenetik hasi eta hamabi urtera heldu bitartean, hauentzat garrantzitsuak eta suspergarriak diren arloak, beraientzat kezkagarri izan daitezkeen egoerak, zailtasunei aurre egiteko dituzten erak, familian, lagunartean eta ikastetxean ikertu dira. Adituek deskribatu dituzten arlo afektiboko ezaugarriak, aipaturiko esparruetan nola adierazten diren, behatu eta deskribatu dira eta ume hauek dituzten beharrizan nagusiak ondorioztatu dira. Lana burutzeko hautatu den metodología kualitatiboa da, kasuen estudioa, alegia. Aurkezten den lanak hiru euskarri nagusi ditu: literatuta zientifikoa, adimen gaitasun handiko pertsona heldu bat eta adimen gaitasun gisa eusko jaurlaritzako hezkuntza sailak formalki identifikaturiko bost haur eta hauen familiak.Ikerketa lan honen ondorioak azaldu eta aurrera urrats batzuk aurkezten dira. Proposamen batzuk haur eta familientzat dira, beste batzuk ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta zuzendarientzat eta azkenik, hezkuntza ardura nagusiak dituztenentzat.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Adimen gaitasun handiko haurren garapen afektiboa«

  • Título de la tesis:  Adimen gaitasun handiko haurren garapen afektiboa
  • Autor:  María Izaskun Etxebarria Aizpuru
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  29/11/2013

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Luis María Naya Garmendia
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: felix Etxeberria balerdi
    • irene Lopez goñi (vocal)
    • nekane Arratibel insausti (vocal)
    • nerea Alzola maiztegui (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio