Buspironaren efektua l-dopak eragindako diskinesien gain: arratoian burututako portaera eta elektrofisiología ikerketak

Tesis doctoral de Ainhoa Sagarduy Crespo

Parkinson gaixotasuna nerbio sistema zentrala erasotzen duen endekapenezko gaitz kronikoa da non gai beltzaren neurona dopaminergikoen galeragatik, dopaminaren falta gertatzen den l-dopak, dopaminaren aitzindari zuzena denez, neurotrasmisore honen eza ordezkatzea du helburutzat. Tratamenduaren hasieran eraginkorra bada ere, tratamenduak aurrera egin ahala, fluktuazioak eta l-dopak eragindako diskinesiak bezala ezagutzen diren asaldura motorrak agertzen dira. Beraz, terapeutikaren helburu nagusienetako bat l-dopak eragindako asaldura motor hauen desagerpena edo murrizketa da. Diskinesietan, aldaketa molekularrak ematen dira neurotrasmisio sistema ezberdinetan eta aldaketa hauek diskinesien indukzioan eta pairatzean zelan eragiten duten ikertzea ezinbestekoa da. Sistema serotonergikoak diskinesietan paper garrantzitsua du, eta aktibitate serotonergikoa duten farmakoek hauen murrizketan eraginkortasuna aurkeztu izan dute. Guk hartzaile serotonergiko eta dopaminergikoengan eragiten duen buspirona erabili izan dugu, eta portaera eta ikerketa elektrofisiologikoetaz baliatuz, honek diskinesiak murrizteko, bi sistema hauetan duen partaidetza aztertu izan dugu. Gure hipotesia, buspironaren diskinesien aurkako efektua aldaketa molekularren modulazioagatik eta diskinesietan gertatzen den nukleo subtalamikoaren aktibitatearen modulazioagatik dela da. Izan ere,lan honen helburu orokorra, buspironak zein mekanismoren bidez eragiten duen diskinesien aurkako efektua ikertzea da, hauen aurkako tratamendu berrien garapenean lagungarriak gerta daitezkeen datuak emateko helburuarekin. Orokorrean, gure emaitzek, buspironak bere diskinesien aurkako efektua sistema serotonergikoa eta sistema dopaminergikoaren modulazioaren bitartez eragiten duela erakusten dute, beste sistema batzuren parte hartzea baztertzen ez bada ere. Bestalde, efektu hau ez da nukleo subtalamikoaren aktibitate elektrikoaren modulazioagatik gertatzen.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Buspironaren efektua l-dopak eragindako diskinesien gain: arratoian burututako portaera eta elektrofisiología ikerketak«

  • Título de la tesis:  Buspironaren efektua l-dopak eragindako diskinesien gain: arratoian burututako portaera eta elektrofisiología ikerketak
  • Autor:  Ainhoa Sagarduy Crespo
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  27/06/2014

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • José Angel Ruiz Orgega
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: jon Irazusta astiazaran
    • asier Aristieta arbelaiz (vocal)
    • naroa Ibarretxe bilbao (vocal)
    • garikoitz Azkona mendoza (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio