Tesis doctoral de Ibon Coteron Agorria
Euskal aditz jokatua: gertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo tam sistema). Euskal aditz jokaera oparoa eraikita dago marka morfologiko gutxiren gainean. Pertsona eta numero markaz kanpokoak tempus-aspektu-modu sistemari dagozkio. Hortaz, badaude gai morfologiko bi (hurbila eta urruna) eta beste zenbait hizki, zeinen esanahia azaldu beharra dagoen, hala nola -n atzizki polisemikoa (menderagailua izan daitekeena baina baita iraganaldiaren marka eta zenbait hortatiborena), eta berarekin oposizioan ager daitezkeenak (suposakarizko ba-, zentzu anitzeko -(te)ke…). Zenbait adizkik marka horietakoren bat behar dute gramatikalki zuzenak izateko, beste batzuek ez. Euskal tempus-aspektu-modu sistemaren azalpen egoki bat eman daiteke berau ulertuz gertaeren gaineko ikuspegi sistema bat gisa, alan kingek (1993) proposaturiko zentzuan. Horretarako baliatuko naiz egokitu ditudan pentsalari bion ekarpenez: lars johansonenaz (2000) aspektu-aldizkotasunaren inguruan eta marvin harek (1952, 1989, 2003…) Hizketa egintzen teoriari egindakoaz.
Datos académicos de la tesis doctoral «Euskal aditz jokatua: gertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo tam sistema)«
- Título de la tesis: Euskal aditz jokatua: gertaeren gaineko ikuspegi sistema (edo tam sistema)
- Autor: Ibon Coteron Agorria
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 24/07/2015
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Kepa Joseba Korta Carrion
- Tribunal
- Presidente del tribunal: miren Azkarate villar
- rosa miren Pagola petrirena (vocal)
- joseba andoni Barreña agirrebeitia (vocal)
- michel Aurnague Miguelgorry (vocal)