Tesis doctoral de Yuri Rueda Estevez
Snd1 proteina espezie askotan kontserbaturiko proteina da, eta betetzen dituen funtzioak anitzak. Lan gehienetan adierazpen genikoaren erregulazioarekin, mrna-ren edizioarekin eta irna-rekin erlazionatu izan da. Beste lan batzuetan aldiz, gure ikerkuntza-taldekoak barne, lipidoen metabolismoarekin ere zerikusia duela behatu da. Gure behaketen arabera, arratoien hepatozito primarioek jariatutako lipoproteinen konposaketa aldatu egiten da snd1-en adierazpen-mailaren arabera, eta bestalde esteatosia bultzatzen duten baldintza ezberdinen pean, snd1 zitosoletik gorputz lipidikoetara translokatzen da. lan honetan snd1-en eta behazunaren fisiologíaren arteko erlazioa aztertu da. Kolestasia behazunaren fisiologíaren akatsa da, horren fluxua mozten denean gertatzen dena; askotan inflamazioak (sepsiak) eragiten du. Snd1-ekin duten erlazioa aztertu da. lehenengo atal batean arratoien hepatozito primarioak erabili ditugu fenotipo kolestatikoa dutelako. Hauetan snd1-en adierazpen diferentziala eragin dugu bektore adenobiralekin. Gure emaitzetan ez da snd1-en adierazpenaren eraginik ikusi fenotipoaren gain. bigarren atalean inflamazioa eta kolestasia eragin da saguetan, lipopolisakaridoaren (lps) administratuz. Honek snd1-en mrna-mailen igoera eragiten du, baina ez proteina-mailarena. Saguen hepatozito primarioak zitokina proinflamatorioekin tratatuta ez da snd1-en adierazpen-mailetan aldaketarik behatu, baina tnf¿-k frakzio azpizelular batzuetan dagoen p100-maila aldarazten du. Eragina ezberdina da sexuaren arabera. Emeetan behatutakoak iradokitzen du proteasomak snd1-en mailak kontrolatzen dituela, eta nf-¿b-bidez tnf¿-k snd1-en kokapena aldarazi dezakeela.
Datos académicos de la tesis doctoral «Snd1, garraiatzaile hepatobiliarrak eta sepsia«
- Título de la tesis: Snd1, garraiatzaile hepatobiliarrak eta sepsia
- Autor: Yuri Rueda Estevez
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 25/02/2010
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Patricia Aspichueta Celaa
- Tribunal
- Presidente del tribunal: jon Irazusta astiazaran
- susana Cristobal barragan (vocal)
- Rafael Aldabe arregui (vocal)
- Elena Bravo (vocal)