Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan

Tesis doctoral de Itxaro Perez Urzelai

Heste lodiko adenokartzinoma, gure inguruan garrantzi kliniko handienetarikoa duen minbizia da. Herrialde garatuetako minbizi ugarienetarikoa den hau, minbiziaren sorrera (kartzinogenesia) ikasteko eredu oso erabilgarria bilakatu da, minbiziaren aurrekariak diren lesioen (adenoma) ulermenerako oso aproposa baita. Tumoreek sortutako heriotzen kausa nagusienetarikoa denez, egungo ikerketak minbizi honen diagnosi goiztiarrean eta prebentzioan oinarritzen dira. peptidasak, biopeptido txikiak eraldatzen dituzten entzimak dira, peptido hauen inaktibazioa edo aktibazioa eragin dezaketelarik. Minbizi batzuen markatzaile ezagunak peptidasak direla dakigun arren (dppiv/cd26, ace/cd143, nep/cd10 eta apn/cd13), bai hauek eta beste askok gaixotasun honetan izan lezaketen eragina ez dago oso argi oraindik. Azkeneko urteetan, errenina-angiotentsina sistema (ras) bezalako sistema peptidikoa osatzen duten peptidoek, hazkuntza zelularrean eragiten dutela deskribatu da. Berriz, peptido hauek erregulatzen dituzten peptidasei buruzko datuak oraindik urriak dira, are gehiago heste lodiko minbiziari dagokionez. ikerlan honetan, heste lodiko neoplasietako peptidasen azterketa sakona egin da, polipo izatetik minbizi bihurtu arteko heste-laginak eta minbizidun pertsonen odol-laginak neurtuz. lortutako emaitzek, heste lodiko minbiziaren sorreran, bilakaeran eta zergatian peptidasek duten garrantzia zehazten lagundu lezakete, tumore hauen diagnosiaren, pronostikoaren eta tratamenduaren hobekuntzan lagungarri izan litezkeelarik.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan«

  • Título de la tesis:  Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan
  • Autor:  Itxaro Perez Urzelai
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  17/06/2011

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • M. Begoña Sanz Echevarria
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: jon Irazusta astiazaran
    • iñaki Gutierrez ibarluzea (vocal)
    • Francisco María Pinto perez (vocal)
    • Mª luz Candenas de lujan (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio