Tesis doctoral de Aduna Badiola Lecue
Ez da aurkitzen ikerketarik emakume futbolarien denboraldi osoko entrenamendu eta partiden kuantifikazioa burutzen duenik; hauek jokalarien aspektu antropometrikoekin eta fisikoekin izan ditzaketen erlazioa ezagutzeko. Gauzak horrela, ikerlan honen jomuga nagusia, elite mailako emakumezko futbol-talde baten ohiko entrenamenduak (jokatutako partidak barne), talde honen neurri antropometrikoekin, gorputz-osagaiekin, somatotipoarekin eta errendimendu fisikoarekin, eta baita hauen bilakaerarekin (izandako hobekuntza edo okerragotzea) ere, duen erlazioa aztertzea izan zen. Ikerlan honetan, superligan jokatzen zuen emakumezkoen athletic club a taldeko 21 jokalarik parte hartu zuten. Jokalariei neurketa antropometrikoak eta errendimenduzkoak egin zitzaizkien 2008-09 denboraldian zehar: aurre-denboraldiaren hasieran eta bukaeran, eta denboraldiaren erdialdean eta bukaeran. Aldagai guztiak, denboraldi hartan jokalariek futboleko espainiar selekzioarekin izandako partaidetzaren eta hauen zelaiko postuaren arabera ere, aztertuak izan ziren. Horretaz gain, azterketa-aldien arteko epeetan, entrenamendu-aldia deritzona, jokalariek burututako entrenamendu eta jokatutako partida guztietako bolumena, minututan, jaso zen; bolumen hau, 17 eduki-mota ezberdinetan banatzen da. Lanaren ondorioz, badirudi jarraitutako entrenamendu-programa eta partida-egutegia, estimulu nahikoa direla gorputz-konposizioan izandako aldaketak sortzeko. Baina aldi berean, zaila dirudi egoera fisikoan hobekuntza adierazgarriak lortzea denboraldi guztian zehar. Horrez gain, badirudi ez dela argiki ezagutzen entrenamendu-eduki edota plangintza-mota egokiena futbolean erabakigarriak diren gaitasun fisikoak hobetzeko.
Datos académicos de la tesis doctoral «Entrenamendu-edukiek duten eragina eliteko emakume futbolarien errendimendu fisikoan eta ezaugarri antropometrikoetan«
- Título de la tesis: Entrenamendu-edukiek duten eragina eliteko emakume futbolarien errendimendu fisikoan eta ezaugarri antropometrikoetan
- Autor: Aduna Badiola Lecue
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 21/01/2013
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Susana Gil Orozko
- Tribunal
- Presidente del tribunal: jon Irazusta astiazaran
- kepa Artaraz beobide (vocal)
- José Francisco Aramendi aramendi (vocal)
- rosa Rodriguez arregi (vocal)