Tesis doctoral de Haizea Barcenilla Garcia
Tesi honek bere ingurunea eraldatu nahi dituzten komisaritza praktikak aztertzen ditu. Izaera politiko eta kritikoak ikusgarritasun handia izan du artean eta komisaritza praktikan azken urteotako; dena den, termino politikoen erabilera oso desberdina izan da, askotan gainazalezkoa. Ikerketa honek hainbat kasu aztertzen ditu, demokrazia, partehartzea eta berdintasuna kontzeptuak nola erabiltzen dituzten ikusteko. Eragin politikoa izan nahi duten praktika guztiek eremu publikoaren beharra aldarrikatzen dutenez, termino honetatik abiatuta, eta kasuen azterketaren bidez, beste termino bat proposatuko da, commons ingelesez, komuna euskaraz. Beste esparru batzuetan erabili izan den termino honek politika lokalizatu eta eraginkorrerako aukera ahalbideratzen du, eta ondorioz, interesgarria suertatzen da hainbat komisaritza proiektuek burutzen dituzten praktikekin alderatzea, irakurketa berriak sortu ahal izateko. Tesian erakusketa eta komisaritzaren historia aztertzen da lehendabizi; ondoren, kritika eta demokrazia terminoen azterketa sakonagoa eskaintzen da. Hauetatik abiatuz, be(com)ing dutch (2008) van abbemuseumeko proiektuaren azterketa burutzen da. Ondoren, publiko eta komunaren arteko desberdintasuna lantzen da teorikoki, bukatzeko estokolmon 2012an burututako hiru proiektu azterketzeko: khokha, kami, bert and ernie (world heritage), hinrich sachsen proiektua tensta konsthallen; the man in the background lene bergen proiektua konsthall c-en; eta hembyg(g)d erakusketa, kerstin bergendalen park lek proiektuaren inguruan, marabouparken
Datos académicos de la tesis doctoral «Komisaritza eta berdintze prozesuak. arte eraginkor baten bila«
- Título de la tesis: Komisaritza eta berdintze prozesuak. arte eraginkor baten bila
- Autor: Haizea Barcenilla Garcia
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 15/07/2014
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Ignacio Diaz Balerdi
- Tribunal
- Presidente del tribunal: María soledad De silva y de verástegui
- joan Subirats humet (vocal)
- riánsares Lozano de la pola (vocal)
- María Bolaños atienza (vocal)