Mikeleteak eta bidelapurrak: gizarte kontrolaren aldaketak gipuzkoa tradizionalean, 1688-1808

Tesis doctoral de David Zapirain Karrika

Gipuzkoako gizarte tradizionalaren barrukoak hobeto ezagutzea du helburu hemen aurkezten dugun tesiak. Ikerketaren ardatz gisa, gizarte egituratik kanpo kokatzen diren subjektuak aukeratu ditugu; zehatzago esanda, hauen gainean gizartearen buruzagiak eraikitzen diren kontrolerako eta zigorrerako egitasmoak. artxiboetan burutu miaketetan maiz topatu ditugun gizarte istiluak -gehien bat lapurgintza antolatuari lotutakoak -, eta 1796an gipuzkoak bere polizia-taldea garatu izana gure arreta aspaldian piztu zuten zantzuak ditugu. Bi gertakizun hauek hausnarketarako parada eskeintzen digute, bigarrenak bereziki, polizia guztiz berria zer tresna bezala agertzen zitzaigun eta. Ondorioz, gure ikerketa poliziaren balizko berritasun honen inguruan eraiki dugu. Horrela, berrikuntza maila nuertze aldera, poliziaren aurretik erabiltzen ziren gizarte kontrolerako lanabesak zeintzuk ziren ezagutzen eta deskribatzen saiatu gara. Eta, era berean, tresna hauek zeinen gainean eta zein garaietan ezartzen ziren miatu dugu. bistan denez, honek guztiak poliziaren aurreko gizarte multzoa deskribatzen eta bere errepresiorako baliabideak aztertzen behartzen gaitu, gure hipotesia zuzena den ala ez neurtzeko. Gainera, gure hipotesia zuzena balitz, poliziaren jaiotza lurralde historikoaren garapen politiko-administratiboarekin batera eman beharko zen. Ondorioz, gipuzkoaren osaketa historikoa aberasteko parada izango dugula uste dugu. Modu honetan arestian aipatutako helburu nagusia betetzea posible ikusten genuen, historiografian ekarpen berri bat egiten genuelarik. funtsean, hau da ondoan aurkituko den ikerketaren mamia, gipuzkoako artxibo nagusian gordetzen diren «corregimiento criminal» delako atalean eta batzar nagusien aktetan, gehi lurraldearen hainbat udal artxibotan gordetzen diren auzi kriminal ugaritan oinarritzen dena.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Mikeleteak eta bidelapurrak: gizarte kontrolaren aldaketak gipuzkoa tradizionalean, 1688-1808«

  • Título de la tesis:  Mikeleteak eta bidelapurrak: gizarte kontrolaren aldaketak gipuzkoa tradizionalean, 1688-1808
  • Autor:  David Zapirain Karrika
  • Universidad:  Deusto
  • Fecha de lectura de la tesis:  09/11/2007

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • José Angel Achón Insausti
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: jon Arrieta alberdi
    • Santiago Larrazabal basañez (vocal)
    • José gregorio Urruticoechea lizarraga (vocal)
    • María rosa Ayerbe iribar (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio