Tesis doctoral de Ainara Estarrona Ibarloza
Tesi-lan hau hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean kokatzen da. Azkenaldian hain modan dagoen corpus based eta corpus driven linguistic delakoaren barnean sartzen da, eta, zehatzago, corpusetan oinarritutako lexikografian. Hala, epec (euskararen prozesamendurako erreferentzia corpusa) corpuseko aditzak adiera, balentzia eta rol semantikoekin (zenbaitetan, hautapen-murriztapenekin ere) etiketatu, eta izenburuan aipatzen diren oinarriak sortu dira: corpusa bera etiketatua (epec-rolsem), aditzen lexikoia propbank-verbnet ereduari jarraituta (basque verb index (bvi)), eta, azkenik, horiek kontsultatzeko e-rolda tresna (http://ixa2.Si.Ehu.Es/e-rolda/bilatu.Php).Corpusa etiketatzearen eta lexikoia osatzearen helburu nagusiak erdiesteko, tarteko bestelako ekarpenak ere aurkeztu ditugu, hala nola, corpusa predikatu-mailan etiketatzeko metodología egokia eta etiketatze-lana aurrera eramateko irizpide argiak dituen eskuliburua.Aditzen etiketatze-lan honek hizkuntzaren hainbat fenomeno aztertzeko aukera eman digu. Alde batetik, ingeleserako sortutako eredu bat erabiltzeak, hizkuntzen arteko aldeak lantzeko bidea eman digu, eta, bestetik, euskarazko aditzen inguruan hainbat fenomeno aztertzeko aukera ere.
Datos académicos de la tesis doctoral «Epec corpusa predikatu-mailan etiketatzeko oinarriak: epec-rolsem, bvi eta e-rolda«
- Título de la tesis: Epec corpusa predikatu-mailan etiketatzeko oinarriak: epec-rolsem, bvi eta e-rolda
- Autor: Ainara Estarrona Ibarloza
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 04/09/2014
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Izaskun Aldezabal Roteta
- Tribunal
- Presidente del tribunal: miren itziar Laka mugarza
- elisabete Pociello irigoyen (vocal)
- miren elixabete Perez gaztelu (vocal)
- ricardo. Etxepare iginitz (vocal)