Tesis doctoral de María Isabel Elorza Puyadena
Doktorego-tesi hau, gipuzkoako eta arabako partzuergoko artzainekin mantendutako lau urteko harremanaren ondorengo lanen emaitza da. bertan, artzaintzaren euskarri moduan, hiru zutabe nagusi kontsideratu dira: espazioa, ardia eta artzaina. Espazioak, udalekuak bereziki, herri arteko errebindikazio eta konflikto lekua izan denak, ematen dio partzuergoko artzaintzari nortasuna, izaera eta identitate berezia; ardia, produktu funtzionala zena, globalizazioren prozesuan murgilduta, fenomeno kultural eta okupatzen duen espazioaren sinboloa bihurtzen ari da; artzainak aktore sozial eta kulturalak dira, antzinako kultura baten erakusleak eta egungo gizarteko dinamiken eta aldaketen moldaketa eredua. tesian, agerian uzten da, artzaintza, aldaketa sakonean murgilduta egon arren, elkarrekin harremanetan dauden esperientzia eta bizimodu desberdinen erakusleiho dela. Horrela da, bat egiten dutelako lege zaharreko artzaintzak, milurteko usadioak orain arte mantendu dituenak, trantsizioko artzaintzak antzinako hainbat ohitura errespetatuz gaur egungo eskakizunari erantzuten saiatzen ari denak eta artzaintza modernoa edo profesionala enpresa munduari lotuta egonez, eskulanetik edo artisautzatik zer edo zer galdua izan arren beharrezkoak diren aurrerapen teknologikoetara, sanitate eta higiene eskakizunetara erabat moldatuta dagoenak.
Datos académicos de la tesis doctoral «Gipuzkoako eta arabako partzuergoko artzaintza«
- Título de la tesis: Gipuzkoako eta arabako partzuergoko artzaintza
- Autor: María Isabel Elorza Puyadena
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 06/06/2008
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Pedro María Fernandez De Larrinoa Pablos
- Tribunal
- Presidente del tribunal: María teresa Del valle murga
- José Martinez montoya (vocal)
- Juan cruz Iguerabide sarasola (vocal)
- roldán Jimeno aranguren (vocal)