Tesis doctoral de Aloña Retegui Miner
Lan honen helburua, zelulosa mikrozuntzetan oinarritutako bionanokonpositeen garapena izan da. Horretarako, bai landare zuntzetatik eta baita bakteria bidez sintetizatutako zelulosa erabili dira. Landareen zelulosa lortzeko metodologíarik egokiena bideratu ondoren, 20-25 nm-tako diametro eta 250-300 nm-tako luzerako zelulosa mikrozuntzak lortu dira. Gainera proposaturiko tratamenduen protokoloak beste zuntz naturaletan duen erabilgarritasuna frogatu da. Ondoren, zelulosan oinarritutako eta polimero biodegradagarrien bionanokonpositeen ekoizpenean ekin da. Zelulosa mikrozuntzen dispertsiorako gunerik egokiena ura izaki, uretan guztiz solugarria den polietileno oxidoa, erdi-solugarria den polibinilo butirala eta polikaprolaktona ez solugarria erabili dira eta soluzio metodoa erabili da lehen bi kasuetan eta miniestrusio prozesua hiruretan. Erabilitako prozesaketa metodoek zelulosa mikrozuntzen dispertsio maila ona lortzea bideratu duten arren ez dira, nanokonpositeen propietateetan hobekuntza nabarmenak antzeman, batez ere mekanikoetan. Burututako biodegradagarritasun azterketan, zelulosa mikrozuntzen gehitzeak nanokonpositeen biodegradagarritasun maila azeleratzen duela ikusi da eta polikaprolaktonaren kasuan, biodegradazio totala 3 hilabeteren buruan eman da. Zelulosa bakterialaren sintesian propietate mekaniko eta kristaltasun maila altuko zelulosa filmak lortu dira eta epoxidatutako soia olioarekin nahastean, gardentasun maila altuko eta propietate mekaniko oso onak aurkezten dituen biokonpositea lortu da. Epoxidatutako soia olioak, jatorri berriztagarri aurkezten badu ere, konpositeak ez dira biodegradatu aztertutako epean erabilitako gogortzailea dela eta.
Datos académicos de la tesis doctoral «Zelulosa mikrozuntzetan oinarritutako bionanokonpositeen garapena«
- Título de la tesis: Zelulosa mikrozuntzetan oinarritutako bionanokonpositeen garapena
- Autor: Aloña Retegui Miner
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 25/11/2009
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Iñaki Mondragon Egaña
- Tribunal
- Presidente del tribunal: Juan andres Legarreta fernandez
- alfonso Jiménez migallón (vocal)
- Miguel ángel López manchado (vocal)
- susana Aucejo romero (vocal)