Biomasaren pirolisi azkarra pilotu eskalako iturri ohantze konikoan. hidrodinamikaren eta lanerako baldintzen ikerketa

Tesis doctoral de Jon Makibar Gorostidi

Tesi honetan, iturri ohantze konikoan oinarritutako biomasaren pirolisi prozesua ikertu da bere osotasunean. Lehen atalean, erreaktore honen diseinua eztabaidatu eta pirolisi azkarrerako aproposak diren operazio baldintzak betetzen dituen geometria aukeratu da. Aukeratutako erdiko hodiarekin operatuz, pirolisi erreakzioaren selektibitatean eragina duten aldagai nagusiak aztertu dira. Honetaz gain, tenperatura aldatuz gasaren dentsitatea eta biskositatea ezberdinak direnez, baldintza hauek ohantzearen ezaugarri hidrodinamiko nagusietan duten eragina ikertu da. erreaktorearen funtzionamendua aztertzeaz gain, solidoaren eta likidoaren bilketa urratsetan egindako hobekuntzak ere aztertu dira planta pilotuan. Solido bilketari dagokionez, bigarren zikloi bat diseinatu eta instalatu da lehen zikloiaren ostean. Lortutako emaitzak ohiko diseinu ekuazioak aurresaten dutenarekin konparatu dira. Likidoa biltzeko sisteman laino bereizle bat diseinatu eta instalatu da dorre garbigailu eta zuntzezko ohantzedun iragazkien tartean. Gainera, bibliografian erabiltzen diren hainbat diseinu ekuazio proposatu dira kondentsazio dorrearen lan baldintzak aukeratzeko. makalaren pirolisi azkarra burutu da planta pilotuan aukeratutako erdiko hodia eta operazio baldintzak erabiliz. Helburu nagusia produktuen etekina eta beraien balioztatze aukerak aztertzea izan da. Are gehiago, pirolisi erreaktorearen funtzionamendua aurresateko, bibliografian oinarritutako modeloa proposatu da. Horretarako, aldez aurretik aztertutako partikularen kanpoko bero transferentziaren eta hidrodinamikaren ezaugarriak eta bibliografian aukeratutako datu zinetikoak eta ezaugarri fisikoak erabili dira.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Biomasaren pirolisi azkarra pilotu eskalako iturri ohantze konikoan. hidrodinamikaren eta lanerako baldintzen ikerketa«

  • Título de la tesis:  Biomasaren pirolisi azkarra pilotu eskalako iturri ohantze konikoan. hidrodinamikaren eta lanerako baldintzen ikerketa
  • Autor:  Jon Makibar Gorostidi
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  15/07/2011

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Martin Olazar Aurrecoechea
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: inmaculada Ortiz uribe
    • ander Laresgoiti (vocal)
    • roberto Aguado zarraga (vocal)
    • José María Rodriguez ibabe (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio