Tesis doctoral de Amaia Munarriz Ibarrola
Tesi honen xede nagusia da hizkuntzak eta hizkuntza osagaiak elebidunen burmuinean nola antolatzen diren ezagutzea, eta horretarako datu bila gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu azterketa longitudinala burutu dugu. Afasia elebakarrean eta elebidunean proposatu izan diren hizkuntza-zailtasunen ikerketa galderen, emaitzen eta teorien berri emanda, euskara-gaztelania afasia kasu batean hizkuntza arazoak nola azaleratzen diren behatu da bi hizkuntzetan ariketa ugariren bidezko datu-bilketari esker. Ikerketa honetan ikusi da burmuineko lesioak ez diela eragin hizkuntza osagaiei modu berean, hain zuzen, ikusi da maila semantikoa urratu gabe dagoela eta, aldiz, maila lexiko, fonologiko eta morfosintaktikoan urraduraren sintomak azaleratu direla. Halaber, arazoak ez dira maila eta mota berekoak bi hizkuntzetan morfosintaxian aurkitutako alde kualitatiboek eta maila lexiko eta lexiko osteko fonologikoko alde kualitatiboek erakutsi dutenez. Emaitza horiek afasiaren literaturako ebidentziekin batera, berresten dute hein batean bi hizkuntzak eta hizkuntza osagaiak neurofuntzionalki bereiziak direla burmuinean.
Datos académicos de la tesis doctoral «Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa«
- Título de la tesis: Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa
- Autor: Amaia Munarriz Ibarrola
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 29/04/2015
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- María José Ezeizabarrena Segurola
- Tribunal
- Presidente del tribunal: miren itziar Laka mugarza
- aritz Irurtzun sviaguincheva (vocal)
- silvia Martínez ferreiro (vocal)
- Carlos Hernandez sacristán (vocal)