Sozio- ingurumen gatazkak eta sozio- ingurumen demokrazia. euskal autonomia erkidegoa eta kataluniako autonomia erkidegoan arteko ikuspegi konparatu bat

Tesis doctoral de Jone Martinez Palacios

Gure azterketa objektua sozio ingurumen gatazka lokalak eta honi lotuta agertzen zaion sozio ingurumen demokrazia da. Horrela, aurkezten dugun lan honek ingurumen gatazkakortasuna eta sozio ingurumen krisiaren irteera positiboa eta demokraziaren kalitatea harremanetan jartzen ditu parte- hartzearen izaera eta dinamiken sakontasunaren arabera. irteera positibotzat, orohar, gatazkaren inkaminatze ezari deritzogu. Konkretuki, aguilera klink irakasleak aukera demokratiko bezala jasotzen duena erabiltzen dugu, non azpimarratzen diren; batetik, erabaki hartze prozesuaren zabaltzea eta bestetik, arazoaren eraikipen soziala (aguilera, 2006: 149). Hortaz, irteera positiboa gatazka erabaki prozesua agente plural eta desberdinei zabaltzeko aukera gisa ulertzen duen aterabidea da. Arazoaren definizio partekatuak edo eraikipen sozialak, agente plural eta desberdinen iritzi trukea ahalbidetzen du. Dialogoa eta eztabaidarako lekua plazaratuz. Era partekatuan definitzea ahalbidetze du ez da beraz, gatazka suprimitu eta isildu nahi duen irteera statu quo-a mantendu nahian. Konkretuki, demokraziaren krisiaren irteera positiboa; hiritarren parte hartzea bultzatzen duena, hauen iritzia kontuan hartzen duena, hiritar bertutetsu baten alde egiten duena eta demokraziaren alde deliberatiboa indartzen duena da. Era berean, sozio ingurumen krisiaren irteera positiboa; gatazkaren definizio kolektiboa egiten duena (herritar parte hartzearen bidez), euren jardueran planetaren mugagarritasunaren ideia kontuan hartzen duena eta natura eta gizakiaren arteko beste harreman baketsuagoa formulatzen dituenari diogu beste hitz batzuetan esanda, lanak, sozio ingurumen gatazkei ematen zaien erantzun (ez) parte hartzailearen arabera sozio ingurumen krisiaren irteera mota demokraziaren kalitatearen adierazle gisa hartuko du, izan ere badira bi aldagai horiek harremantzen dituzten lan teorikoak (aguilera, 2006). Hots, krisiaren kulturaren adierazle diren sozio ingurumen gatazka eszenatoki batean (riechmann, 2009: 52), administrazioetatik eta gizarte zibiletik ematen den erantzunaren dinamika parte hartzailea aztertzea bilatzen du.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Sozio- ingurumen gatazkak eta sozio- ingurumen demokrazia. euskal autonomia erkidegoa eta kataluniako autonomia erkidegoan arteko ikuspegi konparatu bat«

  • Título de la tesis:  Sozio- ingurumen gatazkak eta sozio- ingurumen demokrazia. euskal autonomia erkidegoa eta kataluniako autonomia erkidegoan arteko ikuspegi konparatu bat
  • Autor:  Jone Martinez Palacios
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  30/05/2011

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Iñaki Bárcena Hinojal
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: pedro Ibarra gí¼ell
    • yves Sintomer (vocal)
    • xabier Ití§aina (vocal)
    • sandrine Rui (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio