Ahotsaren tratamenduan oinarritutako informazio-eskuratze sistementzako datuen optimizazioa

Tesis doctoral de Aitzol Ezeiza Ramos

Tesi honen helburu nagusia euskara eta inguruko hizkuntzetarako hizketan oinarritutako informazioaren eskuratzerako sistema automatikoak garatzeko oinarriak ezartzea da. Horretarako albistegien programen edukiak indexatzeko erronka aukeratu da, bere zailtasuna eta konplexutasuna tratatzeko metodología egokia proposatuz.Zehatzago, hizketako dokumentuen eskuratzea landu da adiup izeneko sistema elkarlanean garatuz taldekide ikertzaileekin eta enpresekin kolaboratuz.Horretarako, bai hizketaren ezagutze automatikorako bai testuen gainean lan egiteko tresna erabilgarriak garatu dira, besteak beste hizkuntzaren identifikaziorako aplikazioak.Horretaz gain, oinarrizko hizkuntza-baliabideak garatu behar izan dira, albistegi programen ataza egin ahal izateko. Hori lortzeko oinarrizko baliabideak eskuratzeaz gain prozesatu dira eta hori talde-lanean egin ahal izateko metodología garatu da.Azkenik, oinarrizko hizketako dokumentuen eskuratze sistema garatzeko datu-eskasiaren arazoa ere tratatu da. Honelako lanetan ezinbestekoa da datuetatik ahalik eta informazio gehien lortzea. Ondorioz, optimizazio tekniketan sakondu da eta tesiaren ekarpen nagusietako bat ezaugarrien erauzketan ahotsaren seinalearen ezaugarri ez-linealei modu egokian moldatzeko teknikak erabiltzea proposatu da. Garrantzitsuena, sistema ez-lineal eta kaotikoen teorian oinarritzen den dimentsio fraktalaren ezaugarria hizketaren ezagutze automatikorako sistema tradizionaletan barneratzeko metodología proposatu da, horretarako esperimentuak garatuz.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Ahotsaren tratamenduan oinarritutako informazio-eskuratze sistementzako datuen optimizazioa«

  • Título de la tesis:  Ahotsaren tratamenduan oinarritutako informazio-eskuratze sistementzako datuen optimizazioa
  • Autor:  Aitzol Ezeiza Ramos
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  19/12/2012

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Miren Karmele Lopez De Ipiña Peña
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: marcos Faundez zanuy
    • leonel cosme Ruiz miyares (vocal)
    • m. aranzazu Diaz de ilarraza sanchez (vocal)
    • Jesús bernardino Alonso hernandez (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio