Erresistentzia moderatuko ohiko aplikazioetan altzairu zuntzez indarturiko hormigoi autotrinkotzailearen erabileraren optimizazioa

Tesis doctoral de Aimar Orbe Mateo

Doktore tesi honen helburua altzairu zuntz laburren egitura-ahalmenakplanteatzean datza hormigoi matrizearen indartze gisa, arrunki azih deitua,baldintza zehatzetan materialaren zenbait alderdi hobetzen dituzten propietateautotrinkotzaileak emateko aukerarekin bat, altzairu zuntzez indarturikohormigoi autotrinkotzailea (azihat) deritzona sortuz, dokumentu honetanegiaztatzen diren ezaugarri eta propietateei esker.Asmo horretarako eta ezagutzen ditugun beste esperientzia batzuek ez bezala,neurri handiko horma tartea (6 metroko luzera eta 3 metroko altuera)eraiki eta aztertzen da. Proposamen honek altzairu zuntzen antolamendua aztertunahi du neurri handiko egitura-elementuaren baitan eta obrako baldintzaerrealen arabera eraikiz, materialaren portaera baldintzatzaile posible guztiakkontuan izanik zehazteko, horietako zenbait ez baitira laborategiko ikerketetanagertzen.Egitura osatzen duen materialaren ezaugarritze xehatuak, hormaren zatiketadakar tamaina ezberdineko 380 laginetan, etorkizun handiko entsegu ezsuntsitzaileeta ohiko entsegu suntsitzaileetan erabiliko direlarik. Eremu bienartean ezartzen diren erlazioek, materiala kaltetu gabe eta zeharkako eran alderdierresistenteen zehaztapena dakarte, egiturarengan kalitate kontrola gauzatzekobide interesgarriak irekiz.Ondorengo analisia osatzeko, lanen egikaritze aurretik zuntzek hormigoimasa barruan izango duten norabidea zehazteko metodología ezartzen da. Jariakinendinamika konputazionalaren bitartez egindako simulazioek, materialarenhondar erresistentzien balioztapena ahalbidetzen dute aurresaten denzuntzen orientazioari esker, puntu ahul edo hormigoitze prozesu ezegokiak aurretiazdetektatuz.Amaiera gisa, proposatzen den euste andel zilindrikoaren erabileraren ekonomiaeta ingurumen jasangarritasun alderaketa egiten da, batetik hormigoiarrunt eta bestetik azihat-aren bitartez egikaritutako bi adibiderentzat. Sistemabakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu, baina azihat-a egituradiseinukonbentzionala baino ekonomiko eta jasangarriagoa izan daitekeela ondorioztatzenda.Lan hauek, universidad del país vasco / euskal herriko unibertsitatearen(upv/ehu) barruko ingeniaritza mekanikoa sailari atxikia dagoen eraikuntzaingeniaritza jakintza arloko ikerketan jardueren baitan burutu dira.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Erresistentzia moderatuko ohiko aplikazioetan altzairu zuntzez indarturiko hormigoi autotrinkotzailearen erabileraren optimizazioa«

  • Título de la tesis:  Erresistentzia moderatuko ohiko aplikazioetan altzairu zuntzez indarturiko hormigoi autotrinkotzailearen erabileraren optimizazioa
  • Autor:  Aimar Orbe Mateo
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  11/12/2013

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Eduardo Roji Chandro
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: José Antonio Tarrago carcedo
    • Alberto De la fuente antequera (vocal)
    • María victoria Biezma moraleda (vocal)
    • Antonio Aguado de cea (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio