Lagunarteko hizkera etbko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera

Tesis doctoral de Beatriz Zabalondo Loidi

Fizkio seriatua, telebistako produktu gisa, hainbat ikuspuntutatik azter daiteke: komunikazioa, kultura, semiología, hizkuntzalaritza, itzulpengintza¿ hizkuntzaren gainean ezarri dugu guk begirada. Euskal telebistan, barne produkziokoa eta kanpo produkziokoa izan da fikzio seriatua: alegia, euskaraz propio ekoitzitakoa, eta bikoiztutakoa. Horrenbestez, esan daiteke gure telebista nazionalak espazio bat eskaini izan diola fikzioari. Baina nolakoa izan da espazio hori?Lan honetan, euskal telebistako bikoizketaren garapena aztertu da, bereziki. Urtez urteko datuetatik abiatuta, jarduera horren bilakaera erakutsi da: beheraka etorri da urtean-urtean.1989an hasi eta 2013ra arte, hiru goraldi aipatu behar dira bikoizketa orduetan: lau urtetan ikusten dira goraldi nabarmenak: 1) aipagarriena, 1991n izan zen; 2) gero, bi urtez segidan: 1998tik 2000ra; 3) azkenik, 2005-2006, eta, batik bat, 2007-2008an izandakoa. Hogeita lau urtean (1989-2013), soilik bost alditan egin du gora produkzioak, eta guztira 637 ordu gehiago bikoiztu dira. Beheranzko guztiak batuta, 1.728 ordu ateratzen da. Hau da: ia hiru aldiz gehiago izan ziren galdutako orduak, irabazitakoak baino.Bikoizketaren generokako produkzioari begiratuz gero, hauxe nabarmendu behar da: hasierako urteetan bikoizten ziren kanpo produkzioko lanak genero askotarikoak ziren. Azken urteetan, aldaketa handia eman da: marrazki bizidunak eta dokumentalak baizik ez dira bikoizten ia. Film luzeak eta telesailak izugarri urritu dira, eta telenobelak erabat desagertu dira euskarazko pantailatik. Ez dago atzerriko fikzioaren arrastorik.Urteetan, haur eta gazteen erreferente izan da euskal telebista: ez euskaldun familietako haurrentzat bakarrik; soziolinguistikoki oso jatorri desberdineko haur guztientzat. Baina programazio egokirik sustatu ez denez, katera lotzeko ohitura galdu egin dute helduaroan; azken belaunaldietakoek ez dute ohitura hartzerik ere lortu.Ondorio behinena hauxe da: euskal telebistan, gaur egun, ez dago fikziorako espaziorik: ez bikoizketarako, ezta barne produkzioko fikziorako ere. Bikoizketari dagokionez, honela mintzatu zitzaigun maite iturbe eitbko zuzendari nagusia (2013-xi-30): ¿egoera sosteniblea izateko, urte batzuetan, ezingo da 150 ordu inguru baino gehiago bikoiztu¿. Goenkalez gain, 2012tik hona ez da fikzio seriaturik ekoitzi etbn. Dbh izan zen azkena: 10 minutuko pildorak. Horrek esan nahi du ez dagoela ahozko lagunarteko hizkuntza lantzeko esparrurik. Euskararen erregistroak lantzeko eta aditzeko, goenkale du erreferente bakar ikusleak.

 

Datos académicos de la tesis doctoral «Lagunarteko hizkera etbko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera«

  • Título de la tesis:  Lagunarteko hizkera etbko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera
  • Autor:  Beatriz Zabalondo Loidi
  • Universidad:  País vasco/euskal herriko unibertsitatea
  • Fecha de lectura de la tesis:  03/12/2014

 

Dirección y tribunal

  • Director de la tesis
    • Jesús María Ramírez De La Piscina Martínez
  • Tribunal
    • Presidente del tribunal: josu Amezaga albizu
    • larraitz Ariznabarreta garabieta (vocal)
    • agurtzane Azpeitia eizaguirre (vocal)
    • miren elixabete Perez gaztelu (vocal)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio