Tesis doctoral de Zuriñe Sanz Villar
Tesi honen helburu nagusia unitate fraseologikoen (uf) itzulpena aztertzea izan da, alemanetik euskarara egin diren literatur itzulpenetan dauden itzulpen portaerak (translation behaviours) deskribatu ahal izateko, bai zuzenean (edo aldez zuzenean) egin diren itzulpenetan bai zeharka egin direnetan ere. Izan ere, alemana-euskara hizkuntza konbinazioan zeharkako itzulpenak ohikoak dira, batez ere haur eta gazte literaturari dagokionez.Itzulpen-azterketa, gainera, corpusean oinarritutakoa izan da. Gure kasuan horrek esan nahi du corpus digitalizatu, lerrokatu eta eleanitza (alemana-gaztelania-euskara) sortu dugula, aleuska katalogoa oinarri hartuta, eta corpus horretatik erauzi ditugula aztergai izan diren ufak. Ondorioetan azpimarratu dugun legez, jatorrizko testuetako aberastasun fraseologikoa mantentzeko ahalegina dago euskal itzulpenetan. Are, jatorrizko testuetan ufrik ez egonagatik (edo ezer ez egonagatik) xede testuetan ufak erabiltzea nahiko ohikoa da. Xede sistemaren ahultasuna konpentsatzeko ahalegin gisa uler daiteke hori. Bestalde, euskararen egoera diglosikoa dela eta, zubi hizkuntzaren interferentzia kasuak ere aurkitu ditugu; ez bakarrik itzultzaileek zubi-bertsioa eskura izan duten kasuetan (testu interferentzia), ustez zuzenean itzulitako testuen kasuan ere (interferentzia kognitiboa).
Datos académicos de la tesis doctoral «Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. literatur testuen corpusean oinarritutako analisia / the translation of phraseological units from german into basque. a corpus-based analysis«
- Título de la tesis: Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. literatur testuen corpusean oinarritutako analisia / the translation of phraseological units from german into basque. a corpus-based analysis
- Autor: Zuriñe Sanz Villar
- Universidad: País vasco/euskal herriko unibertsitatea
- Fecha de lectura de la tesis: 05/03/2015
Dirección y tribunal
- Director de la tesis
- Ibon Uribarri Zenekorta
- Tribunal
- Presidente del tribunal: raquel Merino alvarez
- Jorge Jesús Leiva rojo (vocal)
- Jorge Díaz cintas (vocal)
- josep Marco borillo (vocal)